XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haur liburutegian ipuin kontaketa

Liburuak eta haurrak harremanetan jartzeko helburuarekin, ipuin kontaketa saio batzuk eramango dira aurrera, bertan literatura aisialdirako alternatiba bezala eskeini eta liburutegia horretarako espazio aproposa gisa bereganatzez bultzatuko delarik.

Ipuin bat kontatu eta gero ipuin horren inguruan zenbait ekintza landuz, ipuin hori liburuetan eta liburuak liburutegietan daudela kontura daitezen.

Azkenik, liburu berri batzu aurkeztuko zaizkie ezagutu ditzaten.

Iniziatiba hau oraingoz, 5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduko zaie, gero esperientziaren arabera beste zikloetakoei zabaltzeko asmoa dagoelarik.

Haur kopurua, berriz, mugatua izango da, hogei haur besterik onartuko ez direlarik.

Ipuin kontaketa hauek hilean behin, hileko lehen astelehenean egingo dira, arratsaldeko 6etan.

Beraz, ekaina bitartean egun hauetan egingo dira: Otsailak 1, martxoak 1, apirilak 5, maiatzak 3 eta ekainak 7.